2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

MOOCei buruzko gogoeta

MOOCa edozein dispositiboekin (mugikorra, ordenagailua eta tableta) ikaste-prozesua interneten bidez gauzatzeko aukera ematen duen hezkuntza baliabidea da. Interneten bidezko kurtsoa izanik ikaslea ikaskuntzaren arduraduna bilakatzen da noiz eta non ikasi nahi duen erabakitzen duelarik.  
Edozein momentutan, edozein lekutan eta edozein dispositiboekin ikasi dezakegu. 

Mooca arrakastatsua izateko masiboa izatea beharrezkoa da, gero eta jende gehiago badago informazioa konpartitzeko eta eskuratzeko aniztasuna nagusitzen baita. Baita ere irekiak izan behar dira eta ez da ezer ordaindu behar hauetan parte hartzeko. 

Kalitatezko MOOCa sortzeko aurreko puntu guztiak kontutan hartzeaz gain, ezinbestekoa da interakzioa sustatzea, hau da, kurtsoak ikasleen arteko konexioak sortu behar ditu, ikaskuntza besteekin egiten dugu besteen beharra dugu guk ikasteko.  Beraz, sare sozialak besteekin informazioa elkarbanatzeko aukera paregabea eta funtsezkoena da, besteei gure informazioa bidaliz eta guk haien informazioa eskuratuz ikaskuntza eraikitzen joateko.

Laburbilduz, Moocak ikasgela baten antzera duela esan genezake iraupen zehatz batekin eta ebaluatzeko era desberdinekin, baina online, dohainik, ikasle aniztasunera irekia eta ikasle kopuru mugagabearekin interakzionatzeko aukera duena. Hau bai dela benetazko berrikuntza!!

Nire ustez, Moocak ikaste-prozesua garatzeko indar handiko erreminta da, alde batetik, ikaslearen parte-hartze aktiboa sustatzen duelako, ikaskuntzaren protagonistak izanik eta bestetik, ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen duelako. Beraz ikaskuntza esanguratsua lortzeko bidea izan daitekeela uste dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina