2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

PLE-a zertarako?

Ikaskuntzan erabiltzen eta erabilgarriak iruditzen zaizkidan tresnen artean honako hirurak azpimarratzen ditut:

Twitter erabiltzaileei 140 karaktereko gehienezko testuak bidaltzea ahalbidetzen duen gizarte sarea da.  Gaur egungo sare sozial indartsuena eta norberak idatzi nahi duena konpartitzeko tresna erabilgarriena iruditzen zait, bere baitan erabiltzaile asko dituenez konpartitzeko aukera gehiago eskaintzen duelarik. Azken finean, bakoitzak sortutakoa konpartitu ahal izatea PLE-aren funtsa da, beraz, jendea zein aplikazioetan murgiltzen den kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsua da, eta horretarako zein aplikazioa da Twitter baino hobea?

Dropbox dokumentuak sortzeko, gordetzeko, eta sinkronizatzeko zerbitzu interesgarria iruditzen zait, informazioa interneteko hodeian gordetzen delarik eta bakoitzak norekin konpartitu nahi duen aukeratu dezakeelarik. Dropbox programak aplikazioa instalatzeko eta webaren bitartez sartzeko aukera ematen du. Gainera lan kooperatiboa egiteko aukera ezin hobea da, dokumentu berean pertsona desberdinak aldaketak egin dezaketelako eta aldaketa hauek mugikorrean zein ordenagailuan berehala eta automatikoki kide guztientzat sinkronizatzen direlako. Dokumentuaz gain, bideoak eta argazkiak ere gorde eta konpartitu daitezke.
Bestalde, dohaineko aplikazio honek duen gordetzeko ahalmena alde negatiboa izan daiteke, gaur egun 2GB ez delako nahikoa artxiboak gordetzeko.   Hala ere, Google Drive Zerbitzuarekin alderatuz, nahiz eta hau gordetzeko ahalmen gehiago izan, Dropbox zerbitzua dokumentuak sortzeko eta besteekin lan kooperatiboa egiteko errazagoa eta editatzeko aukera gehiago dituela iruditzen zait.


Google bilatzailea eta Google Scholar informazioa eskuratzeko gehien erabiltzen ditudan bilatzaileak dira. Google bilatzailean denetariko informazioa aurkitu dezakegu eta Google Scholar dokumentu akademikoen bilatzailea da. Edozein zalantza eta jakin-mina argitzeko edo asetzeko Google bilatzaileaz baliatzen naiz. Google Scholar, aldiz, unibertsitateko lanak egiteko soilik erabiltzen dut.


Ikasteko gutxien gustatzen zaizkidan tresnak honako hauek dira:

Blog-ak artxiboak argitaratzen diren Interneteko webgunea da zeinetan egileak idatzitako mezuak (testuak, bideoak, argazkiak etab.) modu kronologikoan agertzen diren. Blog-ak ez zaizkit asko gustatzen normalean pertsonalak direlako, hau da, erabilera indibidualerako eginda daude, ez lan kooperatiboa sustatzeko. Gainera edonork eduki eta sortu dezakeenez, agertutako informazioa ez zait batere fidagarria iruditzen.
Bestalde, blog gehienak ia ez dutela bisitarik edukitzen uste dut hauek aurkitzeko zailak direlako eta norberarentzako biltegia delako. Hau da, nahiz eta blog-etan dagoen informazioa besteekin konpartitzeko aukera izan, normalean hau ez da gauzatzen, dagoen informazioa ez delako guztiz fidagarria. Beraz, blog-ak norberak bere informazioa interneten biltegiratzeko tresna bezala geratzen dela uste dut.


Wikipedia edonork sortu eta aldatu dezakeen entziklopedia askea da. Nik zalantzak eta jakin-minak ditudanean entziklopedia honetaz baliatzen naiz, informazio nahikoa duelako eta bilatzeko errazena eta ohikoena delako. Baina beti ere, bertan agertutako informazioa beste dokumentuekin alderatzen dut, Wikipedian dagoen informazioa ez zaidalako guztiz fidagarria iruditzen edonork aldatu dezakeelako. Bestalde, Euskara hizkuntzan ingelera eta gaztelera hizkuntzatan besteko informazioa ez edukitzea faltan botatzen dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina