2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

MOOCei buruzko gogoeta

MOOCa edozein dispositiboekin (mugikorra, ordenagailua eta tableta) ikaste-prozesua interneten bidez gauzatzeko aukera ematen duen hezkuntza baliabidea da. Interneten bidezko kurtsoa izanik ikaslea ikaskuntzaren arduraduna bilakatzen da noiz eta non ikasi nahi duen erabakitzen duelarik.  
Edozein momentutan, edozein lekutan eta edozein dispositiboekin ikasi dezakegu. 

Mooca arrakastatsua izateko masiboa izatea beharrezkoa da, gero eta jende gehiago badago informazioa konpartitzeko eta eskuratzeko aniztasuna nagusitzen baita. Baita ere irekiak izan behar dira eta ez da ezer ordaindu behar hauetan parte hartzeko. 

Kalitatezko MOOCa sortzeko aurreko puntu guztiak kontutan hartzeaz gain, ezinbestekoa da interakzioa sustatzea, hau da, kurtsoak ikasleen arteko konexioak sortu behar ditu, ikaskuntza besteekin egiten dugu besteen beharra dugu guk ikasteko.  Beraz, sare sozialak besteekin informazioa elkarbanatzeko aukera paregabea eta funtsezkoena da, besteei gure informazioa bidaliz eta guk haien informazioa eskuratuz ikaskuntza eraikitzen joateko.

Laburbilduz, Moocak ikasgela baten antzera duela esan genezake iraupen zehatz batekin eta ebaluatzeko era desberdinekin, baina online, dohainik, ikasle aniztasunera irekia eta ikasle kopuru mugagabearekin interakzionatzeko aukera duena. Hau bai dela benetazko berrikuntza!!

Nire ustez, Moocak ikaste-prozesua garatzeko indar handiko erreminta da, alde batetik, ikaslearen parte-hartze aktiboa sustatzen duelako, ikaskuntzaren protagonistak izanik eta bestetik, ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen duelako. Beraz ikaskuntza esanguratsua lortzeko bidea izan daitekeela uste dut. 

2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

Nire PLEa

Ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditudan erramienta nagusienak honako idazmahaian ikus ditzakezue, aplikazio bakoitza zertarako erabiltzen dudan agertzen delarik:


Komunikatzeko: 
  • Facebook eta Twitter tresnak nire lagunen bidez ezagutu nituen. Gaur egun Facebook nire lagunekin eta ikaskideekin komunikatzeko erabiltzen dut eta Twitter, aldiz, Mooceko lanak argitaratzeko eta konpartitzeko. Biak egunero erabiltzen ditut.
  • Hangouts ia egunero  mugikorraren eta gmailen bitartez unibertsitateko kideekin hitz egiteko erabiltzen dut.
  • Gmail egunero erabiltzen dudan korreo elektronikoa da, bertara edozein motatako  informazioa ailegatzen zait, hala nola, unibertsitateko berriak, publizitatea, etab. 
  • Skype aplikazioaren bidez sarritan nire lagunekin komunikatzen naiz. Messengerr-a erabiltzen aspertu nintzenean tresna hau instalatu nuen, jende gehienak skype erabiltzen zuelako.
Kooperazioan lan egiteko:
  • Dropbox eta Google Drive unibertsitatean ezagutu ditut, Dropbox egunero lanak gordetzeko eta taldekideekin konpartitu ahal izateko erabiltzen dut eta Google Drive sarritan kooperazioan lan egiteko. 
Informazioa jasotzeko:
  • Youtube aplikazioa DBHn nire kabuz  informazioa bilatzen nengoenean aurkitu nuen. Ia egunero informazio bilatzeko, bideo interesgarriak ikusteko, ezagutza handitzeko eta musika entzuteko erabiltzen dut. Gainera nire bideoak ere bertan igotzen ditut besteekin konpartitzeko. 
  • Slideshare unibertsitatean ezagutu dut, eta noiz behinka informazioa jasotzeko eta nire Powerrak eskegitzeko erabiltzen dut, 
  • Google bilatzailea txikitatik erabiltzen dut irakasleak bertan informazioa bilatzea eskatzen zigulako. Edozein zalantza edo informazioa behar dudanean erramienta honetara jotzen dut. 
  • Wikipedia nire kabuz aurkitu nuen informazioa bilatzen nengoenean, zalantzak eta interesak asetzeko erabiltzen dut. 
  • Google akademikoa unibertsitateko lan teorikoak osatzeko erabiltzen dut. Unibertsitatean tresna honen garrantzia ezagutu nuen.
  • Moodle egunero unibertsitateko informazioa eskuratzeko erabiltzen dut.
Artxiboak sortzeko:
  • Prezzi unibertsitatean tresna honen garrantziaz hitz egin zigutenean, berehala aurkezpenak egiteko baliatu nintzen. Hala ere, ez dut gehiegi erabiltzen denbora gehiegi galtzen duzulako. 
  • Blog unibertsitateko bigarren urtean IKT ikasgaian erabiltzen hasi nintzen. Gaur egun Mooc jarduerak igotzeko aplikazio honegaz baliatzen naiz. 
  • Mindomo urte honetan mapa kontzeptualak egiteko ezagutu dudan erramienta baliogarria iruditzen zait, eskemak erraz egiten baitira eta besteekin konpartitu dezakegulako. 
  • Evernote noiz behinka mugikorrean notak idazteko erabiltzen dut, unibertsitateko urte honetan ezagutu dut.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

MOOC eta pedagogia

Bosgarren asteko lehenengo jarduera hemen uzten dizuet. Moocei buruz egin behar den gogoeta glogster programarekin egin dut.

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

PLE-a zertarako?

Ikaskuntzan erabiltzen eta erabilgarriak iruditzen zaizkidan tresnen artean honako hirurak azpimarratzen ditut:

Twitter erabiltzaileei 140 karaktereko gehienezko testuak bidaltzea ahalbidetzen duen gizarte sarea da.  Gaur egungo sare sozial indartsuena eta norberak idatzi nahi duena konpartitzeko tresna erabilgarriena iruditzen zait, bere baitan erabiltzaile asko dituenez konpartitzeko aukera gehiago eskaintzen duelarik. Azken finean, bakoitzak sortutakoa konpartitu ahal izatea PLE-aren funtsa da, beraz, jendea zein aplikazioetan murgiltzen den kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsua da, eta horretarako zein aplikazioa da Twitter baino hobea?

Dropbox dokumentuak sortzeko, gordetzeko, eta sinkronizatzeko zerbitzu interesgarria iruditzen zait, informazioa interneteko hodeian gordetzen delarik eta bakoitzak norekin konpartitu nahi duen aukeratu dezakeelarik. Dropbox programak aplikazioa instalatzeko eta webaren bitartez sartzeko aukera ematen du. Gainera lan kooperatiboa egiteko aukera ezin hobea da, dokumentu berean pertsona desberdinak aldaketak egin dezaketelako eta aldaketa hauek mugikorrean zein ordenagailuan berehala eta automatikoki kide guztientzat sinkronizatzen direlako. Dokumentuaz gain, bideoak eta argazkiak ere gorde eta konpartitu daitezke.
Bestalde, dohaineko aplikazio honek duen gordetzeko ahalmena alde negatiboa izan daiteke, gaur egun 2GB ez delako nahikoa artxiboak gordetzeko.   Hala ere, Google Drive Zerbitzuarekin alderatuz, nahiz eta hau gordetzeko ahalmen gehiago izan, Dropbox zerbitzua dokumentuak sortzeko eta besteekin lan kooperatiboa egiteko errazagoa eta editatzeko aukera gehiago dituela iruditzen zait.


Google bilatzailea eta Google Scholar informazioa eskuratzeko gehien erabiltzen ditudan bilatzaileak dira. Google bilatzailean denetariko informazioa aurkitu dezakegu eta Google Scholar dokumentu akademikoen bilatzailea da. Edozein zalantza eta jakin-mina argitzeko edo asetzeko Google bilatzaileaz baliatzen naiz. Google Scholar, aldiz, unibertsitateko lanak egiteko soilik erabiltzen dut.


Ikasteko gutxien gustatzen zaizkidan tresnak honako hauek dira:

Blog-ak artxiboak argitaratzen diren Interneteko webgunea da zeinetan egileak idatzitako mezuak (testuak, bideoak, argazkiak etab.) modu kronologikoan agertzen diren. Blog-ak ez zaizkit asko gustatzen normalean pertsonalak direlako, hau da, erabilera indibidualerako eginda daude, ez lan kooperatiboa sustatzeko. Gainera edonork eduki eta sortu dezakeenez, agertutako informazioa ez zait batere fidagarria iruditzen.
Bestalde, blog gehienak ia ez dutela bisitarik edukitzen uste dut hauek aurkitzeko zailak direlako eta norberarentzako biltegia delako. Hau da, nahiz eta blog-etan dagoen informazioa besteekin konpartitzeko aukera izan, normalean hau ez da gauzatzen, dagoen informazioa ez delako guztiz fidagarria. Beraz, blog-ak norberak bere informazioa interneten biltegiratzeko tresna bezala geratzen dela uste dut.


Wikipedia edonork sortu eta aldatu dezakeen entziklopedia askea da. Nik zalantzak eta jakin-minak ditudanean entziklopedia honetaz baliatzen naiz, informazio nahikoa duelako eta bilatzeko errazena eta ohikoena delako. Baina beti ere, bertan agertutako informazioa beste dokumentuekin alderatzen dut, Wikipedian dagoen informazioa ez zaidalako guztiz fidagarria iruditzen edonork aldatu dezakeelako. Bestalde, Euskara hizkuntzan ingelera eta gaztelera hizkuntzatan besteko informazioa ez edukitzea faltan botatzen dut. 

2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

PLE ezberdinen azterketa

Jarduera honen bitartez, nire ustez zeintzuk diren Ple deigarrienak adieraziko dizkizuet. Aukeraketa justifikatzeko nire iritzia adierazteaz gain, PLE batek bete behar dituen ezaugarriak kontutan hartuko ditut.

 Dallas McPheeters - My Personal Learning Network

Deskripzioa: PLE honek ikaskuntza pertsonala sortzeko prozesua modu laburrean azaltzen digu, adibide baten bitartez.
Oso deigarria iruditu zait, bertan azaltzen duelako nola bilatutako informazioa, informazio berria eta pertsonala bilakatzen dugun. Gainera, informazio berri hori konpartitzen dugu besteek oinarri moduan har dezaten bere informazio berria sortzeko. Beraz,  prozesu biribila dela argi ikus daiteke.
Ple honetan informazio falta antzematen dut, ez duelako adierazten erabiltzen dituen aplikazioak. Hala ere, adibide honen bitartez,  oso erraz ikus dezakegu informazioa egunero berritzen eta konpartitzen dagoela eta gu garela informazio berri horren sortzaileak, hau da, gure ikaskuntzaren protagonistak. 


Cristóbal Suárez Guerrero - Mi PLE

Deskripzioa: Cristobal Suarez Guerrero egindako Ple-ak lau zereginak betetzen ditu: sortu, bilatu, komunikatu eta konpartitu. Zeregin bakoitza burutzeko zenbait aplikazio erabilgarri eta lagungarri kokatzen ditu. Hauen artean, blogger, twitter, delicious eta instagram azpimarratzen dituelarik.
Ple honetatik gehien gustatu zaidana aplikazio gehienak ezagunak, dohainik eta erabiltzeko errazak direla izan da. Gainera mapa erakargarria eta ulertzeko erraza iruditzen zait, erdigunean egilea kokatzen duelarik. Bestalde, Ple batek izan behar dituen zereginak betetzen ditu, hau da, informazioa bilatzeko, sortzeko eta informazioa konpartitzeko aplikazioak agertzen dira. Horretaz gain, zeregin guztietan pertsonak agertzea idei ona da, web 2.0-an jendearekin edozein momentuan eta edozein lekutan harremanetan jarri ahal zarelako, pertsonok gauzak konpartitzeko funtsa garelarik.
Gutxien gustatu zaidana ikaskuntzarako aplikazio garrantzitsu gehiago daudela uste dudala izan da, nik hauek guztiak ez ditut erabiltzen, batzuk ezezagunak iruditzen zaizkit. Hori horrela, beste aplikazio batzuk faltan bota ditut, adibidez, informazioa sortzeko eta kooperazioan aritzeko dropbox aplikazioa gehituko nuke, besteak beste. Hurrengo PLE-etan agertutako aplikazioekin beteko nuke.

Gabi Witthaus - PLE or VLE

Deskripzioa: Gabi Withaus-ek bere PLE-an zer egin nahi duen azaltzen du. Web 2.0n egin daitezkeen ekintzak eta ekintza bakoitzaren aplikazioak agertzen dira.
Ple honek nire gustukoa izan da, hurbil sentitu naizelako aplikazio gehienak erabiltzen edo ezagutzen ditudalako. Ple-a nahiko beteta dagoela iruditu zait, ekintza eta aplikazio baliogarrienak dituelako. Hala ere, aplikazio bakoitzaren ondoan marrazkiak jarriko nituzke erakargarriagoa eta ulertzeko errazagoa dela uste dudalako. Gainera, erdigunean PLE-aren egilea jarriko nuke, Gabi Withaus-ek ikaskuntzaren erantzukizuna hartzen duena delako.
Ple honetan hobetuko nituzkeen alderdiak Jaime Oyarzoren PLEak betetzen dituela uste dut. Hala ere, egile honek jarritako aplikazioak, Gabi Withaus jarritakoekin osatuko nituzke.

Jaime Oyarzo – Mi PLN

Azken PLE hau osatuena eta hoberena iruditzen zait. Oinarri moduan hartuko nuke nire PLE-a sortzeko, hala ere goiko PLE-etan azpimarratutako ideiekin osatuko nuke.

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

M-learning-ren analisia eta balorazioa

Hona hemen bigarren asteko lehenengo e-aktibitatea. Nire ustez, M Learning-ak hezkuntza mailan  egin dituen  ekarpen esanguratsuenak hauek dira:

"EL m-learning permite al estudiante escoger el dispositivo, el lugar y el tiempo que mejor se adapten a su estilo de vida o a sus necesidades, siendo un aprendizaje flexible y personalizado."

"El m-learning favorece la interacción y la colaboración  entre los alumnos y profesores."

"El aprendizaje esta centrado en el alumno, siendo este quien decide cuando, como y que quiere aprender."

Nire twiterrean ere aurkitu dezakezue: @AinhoaCriado